Azken urteetan Sarek Bilbon eta Baionan egiten dituen mobilizazio handiez gain, aurten Euskal Herriko 220 herri ingurutan egin ziren atzo mobilizazioak, Bidea gara lelopean, horien artean Erratzun eta Elizondon (argazkian). Baztango bi herrien kasuan, hamarnaka lagunek hartu zuten parte elkarretaratzeetan. Urruntze politika amaitzea eta euskal presoei gradu progresiorako modua ematea eskatu zuten.