Baztandarra Txirrindula Taldeak gaztetxoen aurkezpena egin zuen larunbatean Elizondon. Aurkezpenean, luxuzko laguntzaileak izan zituzten, profesional mailan ari den Qhubeka taldeko Sergio Luis Henao eta profesionalak izandako David Latasa, gaur egun Lizarte Ermitagaña taldeko jubenilen entrenatzailea, Juanjo Oroz, Kern Pharmako zuzendaria eta Xabier Zandio, Ineos Grenadierseko zuzendaria. Markel Agesta, Unax Eraso, Aritz Vicondo, Beñat Zamora eta Eneit Bertiz kadete mailan, Jon Irazoki eta Ivan Villoria zuzendari dituztela, eta Gaizka Viela, Hodei Aleman, Martin Etxabe eta Iraitz Iturralde jubenilek, Iñaki Villoriaren zuzendaritzapean, gogotsu ekin diote denboraldi berriari.