Baztan-Bidasoa Turismoa elkarteko, Apopilo elkarteko eta eskualdeko informazio turistiko desberdinetako ordezkaritza batek Amaiurko Arkeologia Museoa eta gaztelua bisitatu ditu aste honetan, Marian Ariztiaren gidaritzapean. Aste Sainduaren aitzinetik, eskaintzen den zerbitzua hurbiletik ezagutu nahi izan dute beren bezeroei informazio hurbilagoa emateko. Lehenbizi museoan eta gero gazteluan, ohiko bisita gidatu batean ematen den informazioa helarazi zien Ariztiak. Aste Sainduan goiz eta arratsaldez irekia egonen da museoa eta bisita bat baino gehiago eskainiko dituzte egunean, denak edukiera mugatuarekin eta amaiur.eus webgunearen bidez erreserbatuta.