Salbatore bestak izaten dira urtero lehenbiziko herriko bestak eskualdean. Aurten, osasun egoera dela eta ezin izan dira ospatu. Dena den, Iruritan, hainbat ekitaldi kultural burutu dituzte, beharrezko neurri guztiak betez. Horien artean, pilota partiduak, ezkil jotzea, mutildantzak, haurrendako jokoak, mus txapleketa, herriko trikitilariak musikariak eta tukutuku txaranga ere herriko karrika alaitzen ibili dira, Bizpahiru pelau taldearen entzunaldia, eta atzo arratsaldean, astea borobiltzeko, herriko dantzarien dantza emanaldia izan zen eta horrez gain, goizean euriaren eraginez erraldoiak ez zirenez atera, arratsaldean dantzatu zituzten.