Baztan Ikastolaren 50. urteurrenaren harira Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak ekoitzitako dokumentala proiektatu zen pasa den asteburuan Iruritako Gizarte Bilgunean. Edukiera muga dela eta lau emanaldi eskaini zituzten eta ia 200 lagunek ikusi ahal izan zuten Goizalde Urdanpilletak eta Iñaki Atxak egindako ordu erdiko dokumentala, zeinak Baztan Ikastolaren iragana eta oraina erakusten duen.