Baztango Kirol Taldeak (BKT) aurtengo talde desberdinen aurkezpen ofiziala egin berri du Elizondoko polikiroldegian. 2021/2022 denboraldian, adin eta maila desberdineko 8 talde ari dira lehiatzen, bakoitza bere mailan, guztira 112 neska eta mutikoren parte hartzearekin. Aurtengo zortzi taldeen artean, 2 alebinak dira, 2 haurrenak, 2 kadeteenak, gazteak eta senior mailakoa. Azken urte eta erdia ez da erreza izan, baina oztopoak oztopo lanean jarraitzen du taldeak eta jokalariez gain, entrenatzaile, guraso eta zaletuen babesarekin aitzinera jarraitzen du, beti bezala familia giroan. Senior mailako taldea ateratzea kolokan egon zen denboraldi hasieran, baina jokalari gutxi izanagatik, taldea ateratzea lortu dute eta kontent daude.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
