Urdazubiko Etxelekua gasnategiak bertze sari bat eskuratu du berriki, kasu honetan, Lyongo Nazioarteko lehiaketan urrezko domina irabazi du Bengotxea gasnarekin. Sariak jaso eta jaso ari dira Bengotxea Lastiri familian, izan ere duela gutxi Oviedon, World Cheese Awards nazioarteko txapelketan, eta Madrilen estatuko gasna hoberenak saritzen dituen Gourmet lehiaketan ere beren gasnak sarituak izan dira.