Dozena bat urte pasatxo da Elizondoko Abesbatza Ttikiaren egitasmoa martxan jarri zutenetik, eta geroztik, urtetik urtera emanaldi aunitz egin dituzte. Emanaldi anitzak diziplina desberdinak uztartzen dituztenak. Igandean, Iruritan, beren azken sorkuntza erakutsi zuten, Jostailugilea, kantua eta antzerkiak bat eginik, bi saio gogoangarri eskainiz Damaso Zabalza gizarte bilgunea bete zuen publiko eskertuari.