Ortzirale honetan Santa Ageda bezpera izan zen eta urtero bezala, aterik ate ohitura zaharrak aurten berritzeko asmoz kantuan ibili ziren Baztan Ikastolako ikasle eta irakasleak Elizondoko karriketan barna. Pandemiak hala behartuta, sektoreka banatu ziren talde desberdinetan, eta karrikaz karrika makilak eskuan, kantuan eta eskean ibili ziren, gero denak, beharrezko distantziak mantenduz, Foruen Plazan elkartzeko.