Urtero ohi duen bezala, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak Zuhaitzaren Eguna ospatu du aurten ere. Igandean, Bailegin bere gain hartutako herri lurrean hainbat intxaurrondo landatu zituzten hurbildutako 130 ikasle, guraso eta irakasleek. Ingurunea ezagutuz, oihana maitatzen, zaintzen eta errespetatzen ikasteko helburua duen eguna zoragarria izan zen, eguraldi xarmantarekin eta giro ederrean iragan baitzen. Gainera, aurten, Iban Larratxea oihanzainaren azalpenei esker irakaspena areagotu zuten denek.