Astearte goizaldean Korrikak Elizondoko karrikak zeharkatu bazituen, biharamunean Korrika ttikiaren txanda izan zen. Izena soilik izan zuen ttikia, izan ere, Elizondoko Eskola publikoko eta Baztan Ikastolako 400 ikasle eta irakasle inguruk, hartu zuten parte giro eder eta koloretsuan ospatutako ekimenean. Lekukoa eskuz esku pasatu zuten ibilbidean zehar kokatutako adin tarte desberdinetako haurrek .