Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko bizilagunek gustuko dituzte kinto bestak, eta bi urtez ezin ospatu egon ondotik, hainbertze esperotako hitzorduak itzuli dira. Dagoeneko hainbat asteburutan ehunka lagunek ospatu dituzte, eta pasa den asteburuan urte aunitzetakoek ospatu zituzten, errate baterako 1973an sortutakoek (irudian). Giro ederrean joan ziren larunbatekoak, eta hurrengo asteburuetan ere gehiago izanen dira.