Txokoto taberna, bere ateak berriz zabaldu zituenetik, kultur eta aisialdi ekitaldi ugari programatzen ari da astero. Horrez gain, pintxo pote solidarioa antolatzeari ekin dio orain. Hilero, ortzegunero eginen den pintxo potearen bidez, edari eta pintxo bakoitzeko 50 zentimo bideratuko ditu kolektibo, elkarte edo mugimendu sozial bati. Maiatzeko pintxo potetik lortutakoa Saharaztan elkartearendako izanen da.