lesaka. 14 eta 18 urte artekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen Txantreako Euskaldunon Biltoki Elkartean. Josu Sanjurjo lesakarrak lortu zuen lehen postua, 10 bertsolariren artean . Manolo Arozena bertsolari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela gazteari. Bigarren postua Irati Majuelo iruindarrarentzat izan zen. Bi bertsolari hauek izanen dira Nafarroako ordezkariak ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. argazkia: nbe