Síguenos en redes sociales:

Euskara ikasleak saritu ditu Euskara Mankomunitateak

Euskara ikasleak saritu ditu Euskara Mankomunitateak

BORTZIRIAK. Euskara Mankomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko, ikasleen ahalegina saritzeko eta euren motibazioa indartzeko, Euskaltegiko ikasleen artean bi sari zozketatu zituen, bata urte osorako matrikula, eta bertzea telefono eramangarria euskara ikasteko kxo! aplikazioarekin. Honako bi ikasle hauek izan dira sarituak: Daiana Dácosta Sousa, lehenbiziko urratseko ikaslea, eta Joxerra Martin Retegi, autoikaskuntzako eta goi urratseko ikaslea. Beñardo Goietxe Bortzirietako euskaltegiko irakaslearekin eta Jaime Iturria, Euskara Mankomunitateko presidentearekin ageri dira. utzitako argazkia