BERA - Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak, Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten ortziralean Kultur Etxean. Guztira 162 lan aurkeztu dira.

10 urte arteko partaideak biltzen zituen A mailan lehenbiziko saria Lesakako Orti Arotzena Porturentzat izan da, Zozketan irabazle lanarengatik; bigarren saria hiru lanek eskuratu dute: Lesakako Jon Urrusolo Elgorriagaren Kanpora zoaz, Berako Adur Huizi Matxiarenaren Paxtor eta Berako Ekiñe Taberna Fagoagaren Bera.

11-14 urte artekoen B mailan, lehenbiziko saria Berako Ekhiñe Zapiain Arlegiren Ez da erraza izan lanak eskuratu du. Bigarren saria, Uxue Mesa Garmendia lesakarraren Maleta prestatzen lanak jaso du. Kategoria honetan ere hiru aipamen egin ditu epaimahaiak, Lesakako Iratxe Muxikaren Lanera urruti, Berako Kattalin Berasainen Sari kadukatua eta Berako Nahikari Loiarteren Nere lagunak lanentzat.

15-18 urte artekoen C mailan lehenbiziko saria Lesakako Maddalen Lopez Tapiaren LOMCE bertso-xortak jaso du eta bigarren saria, Zubietako Beñat Etxekolonea Diezen Euskara lanak.

18 urtetik goitikoetan, lehen saria Berako Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du, Oroitza soil bat lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarren Hauteskundeak lanak. - A.A.A.