LESAKA - Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXI. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Estitxu Arozenaren gidaritzapean eta Oskar Estangak bere kantuekin eta bertsoekin saioa alaitu eta sariak banatu zituen. Aurten, ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera, Irain eskolakoek ere lehiaketan parte hartu dutenez, hauek ere hurbildu dira sari banaketara.

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: 1. mailan Maitane Erkizia Arburua, 2. mailan Lexuri Arotzena Portu, 3. mailan Garazi Ubiria Garmendia, 4. mailan Orti Arotzena Portu, 5. mailan Izaro Iparragirre Irigoien eta 6. mailan, Uxue Urroz Oiarzabal lortu du saria eta Irati Iriarte Altzugaraik aipamena.

Ilustrazio lehiaketan, Hamelingo Txirulariaren ipuinerako ilustrazioak marraztu behar zituzten. Maila guzietan, lehenbiziko saria eta aipamena izan dira: 1. mailan Fermin Bertiz (lehen saria) eta Nahia Pumar Iturrioz (aipamena), 2. mailan Angie Olabe Zapirain (saria) eta Naiara Ubiria Sunsundegi (aipamena), 3. mailan Imanol Mesa Garmendia (saria) eta Oihana Arruti Terreros (aipamena), 4. mailan Naroa Garbisu Etxabide (saria) eta Sara Txoperena Lacar (aipamena), 5. mailan Manex Ramos Zumalde (saria) eta Ane Ordoki Telletxea (aipamena) eta 6. mailan Garazi Migeltorena Mitxelena (saria) eta Zuriñe Erkizia Conde (aipamena).

Sariak banatu ondotik ere bertso batzuk kantatu zituen Oskar Estangak. - A.A.A.