bera. Otsailaren 20 eta 21ean burutu zen Andoaingo Piano lehiaketa eta bertan, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako bortz ikasle sarituak suertatu ziren, beraien lehen parte hartzean. Zehazki, A atalean (11 urte arteko haurrak), urrezko domina lortu zuen Ainhoa Elgorriagak. B atalean (12-14 urte) urrezko domina lortu zuen Nahikari Loiartek, zilarrezkoa Leire Ruizek eta brontzezkoa Asier Ruizek. C atalean, azkenik (14 eta 18 urte arteko gazteak), Ainhoa Teiletxeak zilarrezko domina lortu zuen. Argazkia: Utzitakoa
- Multimedia
- Servicios
- Participación