BERA. Berako Euskaraldiaren aurkezpenean musika protagonista izan zen ekainaren 29an, ortzirale arratsean Illekuetako parkean. Ekhiñe Zapirainek, Eneritz Zapirainek eta Lizar Elexpuruk kanta sortu dute Euskaraldirako. Sara Telletxea Bortzirietako Hamaikakoko kideak ere kantatu du. Euskaraldia zer den ezagutzeko balio izan du ekitaldi jendetsuak eta norberak nola parte har dezakeen ere erakutsi du. Argazkia: Utzitakoa
- Multimedia
- Servicios
- Participación