LESAKA. Lehen aldiz Zubigaineko Krosa antolatu du Beti Gazte elkarteak uztailaren 1ean, Sanferminen aitzineko asteburuan. Herriko zubietan 5 kilometroko ibilbide dotorea prestatu zuten kategoria nagusirako. Arantzako Iñaki Igartua Fagoaga izan zen bizkorrena, baina parte-hartzea izan zen garrantzitsuena. Horren erakusgarri, Peñen arteko lehian Añarrak izan zen irabazle. Ttikiak ere aritu ziren lasterka. Argazkia: Rafael Eneterreaga