doneztebe - Iraileko hitzordu haundiari hutsik egin gabe, Burrunba gazteen taldeak besta ttikiak prestatu ditu asteburu honetarako.
Ospakizunak ortziralean hasiko dira. 18.00etan Nafarroako erremonte txapelketako partidak jokatuko dituzte Ezkurra pilotalekuan. Gainera, zortzi erremontelarietatik bortz Malerrekakoak izanen dira. Promozio mailan, Eloy eta Juanenea, Aldabe eta Martirenaren kotra ariko dira eta lehen mailan, Uterga eta Etxeberria III.a, Ezkurra II.a eta Ionen kontra. Sarrerak bortz eurotan paratuko dituzte salgai eta lortutako dirua ADANO minbizia duten haurren aldeko Nafarroako elkartearendako izanen da. 20.00etan, Santa Luzia plazan, bestei hasiera ofiziala emanen dien suziria botako dute. 21.30ean zopak izanen dira eta 00.00etatik 04.00etara Gabenara taldearen eskutik dantzaldia izanen da.
Larunbatean, 11.00etan, Santa Luzia plazan, haur dantzariek euren saioa eskainiko dute. 14.00etan bazkaria eginen da eta 15.00etatik 19.00etara 4x4 erakustaldia izanen da Aparan industrialdean. Arratsaldean musika emanaldi bat izanen da eta eguna borobiltzeko, Oharkabe taldearekin dantzaldia antolatu dute gazteek. - A.A.A.