ARANTZA - Baserritarren Egunaren 23. edizioa izanen da azaroaren 1ean eta plazan eta frontoian euren produktuak, nekazaritza tresnak, eskulanak edota aziendak ikusgai edota salgai paratzeko aukera izanen da, baita gazta eta ahari lehiaketak ere.

Gazta bakoitzarengatik 15 euro emanen dute. Lehenbiziko saria 60 eurokoa izanen da, bigarrena 40koa eta hirugarrena 20koa. Ahari lehiaketan, bi sari emanen dituzte, 50 eta 25 eurokoak.

Ardiak eta ahuntzak eramatekotan, guttienez zazpi buruko loteak eraman beharko dira eta ekartzearen alde 20 euro emanen dizkiete artzainei. Zaltabereen kasuan, gehienez hiru buruko loteak izan beharko dute eta buruko 10 euro ordainduko dute. Behikietan, guttienez bi buruko loteak izanen dira eta buruko 15 euro ordainduko dute. Salmenta postuen kokapena bihar 18:00etan, Ekaitza elkartean eginen den zozketan erabakiko dute. - A.A.A.