LESAKA. Nafarroako bertze zortzi ikastetxerekin batera, Irain Eskola Publikoak 2017-2018 ikasturtean burututako eTwinning proiektu bati lotuta kalitate-zigilu europarra jaso du. Proiektuan LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten, haien ingeleseko bi irakasleekin eta IKTko irakaslearekin batera. Argazkian, proiektuan parte hartu zuten ikasleen zati bat eta Miren Askasibar eta Edurne Aranburu irakasleak ageri dira. Argazkia: utzitakoa