LESAKA. Igandean Euskadiko lauko sokatira txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen Laukizen (Bizkaia). Gizonezkoen 300 kiloko kategoriako finalean txapela lortu zuen Beti Gaztek eta emakumezkon 260 kilokoan bosgarren izan zen Lesakako laukotea. Beti Gazteko laukote txapeldunean Joxe Angel Mitxelena, Beñat Ordoki, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Beñardo Iantzi erakusle zutela. Argazkia: erran.eus
- Multimedia
- Servicios
- Participación