lesaka - Lesakako Tantirumairu Ikastola eta Irain eskolako gurasoek, Udalaren laguntzaz, zinema arratsaldea antolatu dute igande honetarako ere. Lehenbiziko saioan, 16.30ean, adin guztientzako egokia den Small Foot eskainiko dute eta bigarrenean, 18.00etan, 80 egunean, 12 urtetik goitikoendako egokia. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da. Doneztebeko zineman 16.30ean Los increibles II filma eskainiko dute eta 18.30ean, Ha nacido una estrella. Bigarren emanaldi horretatik lortutako dirua MPS elkarteari emanen diote. - A.A.A.