Síguenos en redes sociales:

Zinema euskaraz igandean Harriondoan

LESAKA - Tantirumairu ikastolako eta Irain eskolako Guraso Elkarteek, UdalareN laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskainiko dute igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Igande honetan eginen dute ikasturte honetako lehen emanaldia. 16.30ean Pikatxu detektibea eskainiko dute eta 18.00etan Enperadorea, 16 urtetik goitikoentzat. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute. - A.A.A.