- Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin Berako Udalak eta Kultura Batzordeak antolatua, Estitxuk kontzertua emanen du larunbatean 19:00etan kultur etxean Isilik daude harriak diskoa aurkezteko. Sarrerak salgai daude dagoeneko Agara prentsan 7 euroren truke.

Bere bigarren disko hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin batera. Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez.