adrilen dira gaur hauteskundeak. Espainiako hiriburua da, erdigunea, lurralde horretako zilborrestea, eta ondorioz, Madrilen gertatzen denak isla izaten du Espainia osoan.

Bertako politikari harroputzek kanpaina gruteskoa eduki ostean, gaur madrildarrek komunitate horretan gobernatuko duenaren izena erabakiko dute. Traza guztien arabera, baina logika guztien kontra, Ayuso emakume ezjakinak hartuko du berriz agintea, ezkerrak hori gerta ez zedin sekulako ahaleginak egin baditu ere.

Korrikaldi eklektiko eta arritmikoan agertu zen bere kanpaina politikoan, lotsagarri, baina berdin dio. Bere esaldi guztiak lotsagarrizkoak, esperpentikoak dira politikan aritzen den batentzat, baina bere izugarrikeriek ez dute mugarik, edozein astakeria esateko gai da, eta haizatu ondoren barre egiten du irtenaldi lerdoaz. "Vox-ekin gobernatzea ez badute nahi, eman diezadatela niri botoa" esan zien aurrean dituen arerio politikoei.

Batzuek diote apaltasuna, hurbiltasuna eta sendotasuna badirela madrildar horren printzipioak (zer?), edota Isabel Díaz Ayusok madrildar guztiek arreba, lagun, alaba edo auzuneko gisan ikustea lortu duela, edozein arazoren aurrean kikiltzen ez den emakume borrokalaria dela, eta konfian-tza osoa berarengan jar daitekeela (bai?).

Beste batzuek diote berari esker, edota berak lortuko duen askatasunari esker, madrildarrak askoz kultuagoak izango direla (???), hiritar hobeak. Izan ere, beraientzat askatasuna Pablo Iglesiasek aldarrikatzen duen komunismoaren kontrakoa baita. Handik dator Komunismoa edota Askatasuna lema-buru hori. Bertako biztanle askok uste dute ezker erradikala geldiarazi behar dutela, eskuin horrek dena kontrolpean hartzeko gaitasun baduela sinetsita baitaude. PPk badaki Madrilen irabaziz gero, urrats handi bat emango duela Sanchezen kontra, eta agian, bidea lauagoa izango duela Moncloaraino. Badakizue, "Madrilen, lasai ibil zaitezke zure bikotekide ohiarekin topo egiteko beldurrik izan gabe", baina mota horretako jendilajearekin erraz topatuko zara, eta hemendik aurrera, zoritxarrez, sarri askotan.