rtebete egin berri ditu Jaurlari-tzak. Hauteskunde data haren gaineko eztabaidak hemeroteketan daude. Atzerapenaren aldeko arrazoiek ez ziruditen sakonekoak eta, oinarri urriko kritikekin gertatu ohi denez, hiru-lau hilabetera erakutsi zuten noraino ziren anzuak.

Seguru nago gobernuko kideek inoiz uste izan dutela urte mordo bat daramatela lanean, itxaropenak, desilusioak, espektatibak eta zalantzak kudeatu behar izanak ekarri dizkieten lan-orduak asko izan baitira. Berdin, zenbait ikerketa eta osasun profesionalen kasuan ere.

Urteurrena gogoeta garaia da, egindakotik ikasi eta jarduna biziberritzeko. Halaxe egin du Jaurlaritzak. Alde batetik, hemezortzi legegintza-ekimen daude Legebiltzarrean, Jaurlaritzak zein alderdien ekimenak bultzatuak. Bestetik, Next Generation EU planak ezarritako baldintzetan Euskadi berpizten jarraitzeko egitasmoak prestatu dira, ahaztu barik egunerokotasunak dakartzanak, egunero gobernatu behar baita. Eta hau guztiau, etengabe aurpegi bereziak erakutsi dizkigun pandemiak ekarritako buruhauste larriei aurre eginaz batera. Illa jaunak aitortu duenez, Eusko Jaurlaritzak beti babestu izan ditu euskal interesak leialtasunez eta, unerik larrienetan, beste lurraldeekiko solidaritatea praktikatu. Ez da gutxi, osasun ministro ohi batek esateko.

Asko kritikatzen dira egungo politikariak. Errazegi egiten ditugu gutxieste orokorrak, nahiz eta geure kolektiboaren aurkako kritikek asaldatzen gaituzten, xehetasunik ezak neurrigabekeria eta injustizia adiera-

zten dutela-ta. Halaxe da. Eta horixe sentituko dute hainbat alkatek, alderdi politikoetako kideek, diputatuk, parlamentarik.... eta Lehendakariak berak ere, seguru nago. Ez dute arrazoirik falta. Udalak ere heldu dira Ekuadorra. Aipamen berezia, lerro hauetatik, alkateei: une larrienetan eredugarri izateaz gain, herritar guztiek neurri murriztaileak bete ditzaten jarri duten ahalegina handia izan baita. Jakin bezate euren lan hori aintzakotzat hartu eta eskertzen dugula.