ontaktu bat galtzea. Askotan erabiltzen dugu esamolde hori adierazteko gure telefonoan gordeta geneukan zenbaki bat galdu dugula. Orduan norbaiti eskatzen diogu esanez bageneukala baina ez dakigula nola galdu dugun ere. Batzuetan senti-tzen dugu zenbakiak lurrun eginda ihes atera direla gure telefonotik.

Baina ez da bakarrik telefonoekin gerta-tzen. Pertsonen arteko harremanetan ere gertatzen da. Batzuetan norbaitekin geneukan kontaktua galdu egiten dugu, nahiz eta bere telefono zenbakia mantendu. Batzuetan, konturatu gabe, bi pertsonen arteko distantzia gaindiezina bihurtzen da. Eta une horretan ezinezkoa egiten zaigu mezu bat bidaltzea zer moduz dagoen galdetuz: kasu ba- tzuetan lotsa ematen digulako pertsona horri kasurik egin ez diogun denboran pentsatzeak, eta beste batzuetan, berriz, min handiegia ematen digulako pertsona horrek denbora horretan guztian gurekin harremanetan jarri ez izanak.

Batzuetan, poliki-poliki harremana berreskuratu egiten da, baina inoiz ez da berdin, iragandako denborak uharte bihurtzen dituelako lehen kontinente berean zeuden bi zatiak. Egoera horietan, gertatu daiteke, adibidez, zure kontaktuak ez galdetzea zer moduz zauden, lehen egiten zuen bezala; galdera horren ordez, “Ondo egotea espero dut” batekin erantzutea zure mezuei, hizketan jarrai-tzeko aukera itxiz. Izan ere, Quique Gonzalezek bere kanta batean ondo esaten duen bezala, “Espero que estés bien suena a ya me he olvidado de ti”.

Batzuetan, elkar aspaldi ikusi gabe, norbait kalean aurkitzen dugu geure buruei galdetzen diegu nola den posible hainbeste denbora igaro izana. Baina elkar agurtzeko “Ea ikusten garen” edo “Ea gera- tzen garen” indefinitu bat botatzen dugu. Ezer zehazten ez duen eta ezertara konprometitzen ez gaituen agur bat.

Kontaktuak galtzea. Agian bizitza, hein handi batean, kontaktuak galtzen ikastea da. Baina agian ez. Agian froga bat da ikusteko gai garen gainditzeko alferkeria, harrotasuna edo lotsa. Askotan kontaktua mantentzea galarazten diguten guzti horiek. Merezi duela sinisteko.