Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Ultraeskuina zelatan

uela 5 egun besterik ez, PPk bere burua lehertu zuen, ez dago denbora gutxiagoan gehiago egiterik. Eta harrezkero ezagutzen dugun datu berri bakoitzarekin amaitu gabeko esperpentoa gero eta handiago egiten ari da: komisionistak, espioitza, salaketa gurutzatuak, kontratuak joan eta etorri, agerraldiak antzerti-erara, adierazpenak, aitzakiak, jakinarazpenak, manifestaldiak, agur bakar bat, zuribide gabeko zuzenketa eta era guztietako azpijoku ilunak. Hori esanda, Genova 13 versus Puerta del Sol arteko mantentzen den borroka baino, benetan arriskutsua iruditzen zaidana zera da, labanak zorrozten ari diren bitartean Ayusok eta Casadok uzten dituzten mezuak. Alde batetik, kontratazio publikoa, zentzu zabalean, senideak, lagunak edota ondokoak etekin ateratzen dion aproposako eremua dela eta, bestetik, erakunde edo talde batean bete beharreko printzipio gisa txertatu diren barne-arauak atrezzo-z direla, azken finean betetzea edo ez betetzea berdin baitio. Asko hitz egin da osasun-krisi baten erdian geroraezinak diren kontratuez baina kontratazioaren prozedura-arauen nahitaez bete-beharrari buruz, isiltasuna besterik ez: arauak betetzen ez badira, prozeduraren bermatzaileak -Administrazioak berak- bere lana betetzen ez duelako da. Dena den, erakunde eta alderdi politiko bakoitzak, kide guztiak behartzen dituen Kode Etiko edo Jardunbide egokien Eskuliburu bai du ere, legeak berariaz debekatzen duena baino haratago joaten dena. Orduan, zer egiten du Ayuso’tar batek bere ahizpak nagusitzen duen administrazioarekin kontratatzen duen enpresa batekin bitartekari-lanak betetzen? Eta hau esanda, Casadok berak, zergatik ez ditu argitzen nola egokitzen den PP-k onartutako Kode Etikorekin espioitza, ikerketa edo segidan ixteko ireki duen espediente famatua? PP-ren politikagintzari kiratsa dariola ez da gaurko kontua, Madrilek ez du inoiz huts egiten. Baina oraingo hau eta ikusten den modura... qui prodest?

Erantzuna lortzen dugun bitartean, ultraeskuina zelatan. Deskribaezina.