1975 geroztik urteaz urte bezalaxe, Emakume Langilearen Egun izenpean urte askotan bada ere, bihar, martxoak 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Lortutako aurrerapenak nabarituta ere, arrazoi asko daude oraindik emakume- eta gizonen arteko erabateko berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko. Eta ez dira gutxi oraindik ere gainditu beharreko oztopoak. Edonola ere, egiteke dagoena egun bat- edota aladarrikapen zehatz batetik haratago doa: benetako helburua egutegiko egun guztiak berdintasunaren gorriz markaturik egotea da, baita konpromezua eta borroka partekaturik izatea ere. Ze aurrerako pausu bakoitzarekin, txikia badirudi ere, denok irabazten baitugu, gizon zein emakume, bereizketarik gabe. Beti dauden irizpide-ezberdintasunak alde batera utzita, baita ñabardurak eta aurreiritziak ere, zuengana jotzen dut orain, emakumeok, bihotzez hitz egiten dizuet: Mariasun eta Naiara, Helena, Miren, Lourdes, Ana eta Aitziber, Ziortza eta Alaitz, Noe eta Karmele, Amaiuka, Virginia, Leticia, Pilar, Idoia, Nekane, Carmen, Saioa, Nowe, Lola eta Vir, Raquel, Izaskun, Euge, Eider, Amaia, Rut eta Itxaso, Luisa eta Antonia, Conx, Rosana, Joana... Anatxo, Larraitz, Eli, Mayi, Maribi, Rafaela eta Dori, Mónica, Claudina, Emelina eta Esmeralda, Estitxu, Sara eta Amets, Lager, Nerea, Mayi, Matete, Joxepa, Clara, Marialui, Charo Mandy, Lupe eta Idoia, Sonia, Pati eta Esther, Lula... Ana eta Marisol, Edurne, Puri, Begoña, Maricarmen, Belen eta Gema, Andone, Pili eta Rosa, Juli, Juncal, Ibone, Elena, Malentxo, Paloma, Maria Luisa... Ohiane eta Henar, Silvia, Amaia eta Laura, Leire, Olga, Uxue, Aizpea, Garbiñe, Maitane, Erkuden, Arantxa, Eva eta Virginia... Ana eta Sahara, Karmela eta Lourdes, Garazi, Jasone, Idoia eta Amaia... amona Conchita, ene ama maitea, June eta gure Lur... Zuetako bakoitzari, emakume gertuko-, konplize- eta ausartak, nire estimu eta maitasuna, nire esker ona. Bidea eginez jarrai gaitezen ba. Haiekin, gizonak, gure alboan. Bihar, martxoaren 8a dugula eta, Emakumeak gora!