Inork bere proiektu legitimoari uko egin gabe. Inolako tranparik gabe. Guztion lana elkar laguntzea. Etorkizunari begiratzea erronka kolektiboa da, elkarri egindako irain historikoen karpeta ugariak berreskuratu gabe. Adorez, ausardiaz, zuhurtasunez, nekerik gabe, gogoz, irmotasunez, nekaezintasunez, erabakitasunez, erresistentziaz, segurtasunez, sendotasunez, zuzentasunez eta presio moralaz.

Premisa zahar batetik abiatu beharko, hots, desberdintasunak aitortu eta diferentziak onartu, betiere proiektu politiko desberdinak gauzatzeko aukera-berdintasunarekin, guztiak baitira defendagarriak demokrazia zorrotzean. Ez da nahikoa existitzea eta batzuk besteak toleratzea, bizi egin behar, elkarrekin bizi, elkarrekin lan egin eta ilusioa izan. Guztion artean lortu behar politika eta demokrazia garaile izatea, gatazkak konpontzeko tresna gisa, ezberdintasunak handiak, antagonikoak eta gogorrak badira ere. Politikaren lehenengo xedea pertsonen arteko elkarbizitza bermatzea da.

Premiazkoa beraz elkarbizitza politikoa eta bake-agertoki baten eraikuntza behin betiko normalizatuko dituen prozesua normalizatzea. Horrelako prozesurik gabe ezinezkoa etorkizun politikoa askatasunean eta atxikipen librean oinarrituta eraikitzea. Premiazkoa euskal gizartea osatzen duten alderdi desberdinen arteko harremana sustatzea eta indartzea xede hori lortzear. Argi geratu behar prozedura demokratikoen erabilera bakar eta esklusiboa, gure gizarteak adierazitako borondatearen onarpenak, eta, horretarako, indar politiko guztien arteko lankidetza sustatuz.

Argi izan behar, halaber, elkarbizitzaren helburua ezin dela proiektu jakin baten inposizioaren mende egon, baina ezin direla ezta ere proiektu politiko demokratikoen defentsa legitimoa elkarbizitzaren aurretiazko lorpenaren mende jarri. Jokoaren arauak errespetatu egin behar eta baldintza politikorik gabe ideiak bide demokratikoetatik bakarrik defendatzearen printzipioa errespetatu. Geure ondorengoak helburu. Bedi bada irakurle guztiz estimatua.