Aurrekotik jarraituz adiskide. Franco hila da. Aspaldi hila. Zertarako gogoratu. Frankismoaren memoriari ez, amnesia, baina aldi berea desagertutako ETA erabili, inola ardurarik gabe. Amnesia selektiboa. Aurrera begiratu behar. Ez atzera. Atzekoa atzean. Biharko eguna jokoan. Zinismoa. Bestearena bai, nirea ez. Eta beste aldetik, beste batzuek profil ideologiko oso desberdina eta kontrakoa dutenek, beste ideologi eta politikoki muturrekoak hain zuzen beraz, ETA aldaretan izan eta beharrezkoa izan zela aldarrikatzen zutenek “alzheimer selektibo” antzekoa erabiltzen dute.

Iragana, atzean geratzen da, aurrera begiratu behar, ez atzera, gertatutakoak ez du erremediorik. Zilbor este odoltsua moztu ezinik dabiltzanek. Eta honoko hauek, Frankismoari buruzko memoria historikoaren berrikuspena defendatzen dute, belaunaldi gazteek ahaztu ez dezaten eta beren biktimek errekonozimendu duina izan dezaten. Frankismoa ez dezaten ahaztu baina ETAren historia odoltsuari buruzko orrialdea pasa dezaten. Liburuaren orri hori pasa dezaten orria irakurri gabe, ezkutuan beraz. Pasa eta ahaztu dezaten ETA tamalgarria eta borroka armatuaren eta sufrimendu hura.

Baina diot, memoria(K) berreskuratzeak ez duela errebantxismoa esan nahi, Giza Eskubideetan oinarritutako bizikidetzarako memoria finkatzea baizik. Ez ditzagun ahaztu Frankismoaren garaiak, ezta ETArenak. Biak, zorionez, desagertuak izanik ez ditzagun ahaztu eta ez zinikoki erabili. Ez gaitezen hipokresia tamalgarrian erori. Franko hil zen, ez bere memoria. ETA desagertu zen, ez bere memoria. Biak desagertu dira, ez beraien memoria. Tranparik ez. Amnesiarik ez. Bat erabili eta bestea ez, bestea bai eta nirea ez historiari tranpa egitea da. Pentsatzen dut nire ondorengoak, nire lau bilobek, hurrengo belaunaldiek eskubide osoa dutela memoria inork ez diezaien era tranpatian ezkutatu. Kuraia. Izan ere, Memoriarik gabe ez dago sendabiderik. Gaizki egindakoak onartzeak gizakiago egiten gaitu, ez ahulago, indartsuagoak baizik. Nire ustea.