Emazte Patriziak eta nik lehenengo alaba Leire ume oso koxkorra eta txikia zenetik eta, gero bigarren alaba Enara jaio zenetik, geure etxean, geure familian esan behar?, sartu genuen.lehen katua. Emea zelakoan, albaiteroaren iritziz behintzat, Kati jarri genion izena ondoren ohartzean arra zela Katilio izenarekin geratu zen. Amorru berezia zien uxoei, leihoak itxita eduki behar beraz. Baina, beti dago bainaren bat bizitzan.

Egun batean, nire erruz, balkoi baten leihoa irekita zegoelarik uxo lotsagabea balkoi parean, Katiliok jauzi eta bost pisu behera erori zen, arropa zintzilikatzeko soketan talka eginaz behin eta berriro. Ez zen hil ez, baina hainbat saiheskik birikak zauritu. Albaiteroaren proposamenari jarraituz bereak egin zituen Katiliok. Gogoan daukat ume bila joan beharrean nengoela eta berri txarra eman, baina ezin, negar zotinka hasi bainintzen. Hurrengo egunean Pitxar katu arra beltza etxeratu genuen. Katu eder, handia eta guztiz elegantean bilakatu zen. Lasaia zen, pausu guztiz armoniakoaz ibiltzen zen pasillo luzean zehar. Gaixotu, giltzurrunak omen.

Albaiteroaren mahai aurrean negarra neure begitan bere begitara so egitean. Katuak begi irekiarekin hiltzen baitira, eta belarriak tente. Antton, lagun albaiteroak, gelatik atera eta hiru minutu utzi ninduen Pitxarrekin. Eta bat-batean hiru, bai bai, hiru etxean: Boris arra, Txiripa emea eta Lukax arra. Boris eta Txiripa bikote bilakatu ziren urte luzetan Lukaxen desesperazio eta etsipenerako. Boris, arra, laster hasi zen jauzi eta miauka. Boris, bai, Boris, Errealak Asturiaseko jokalari bat fitxatu zuen eta.

Jokalari gaztea eta pertsona ona izan zen Boris txuri-urdin bitartean. Boris katua gaixotu zitzaigun, baita ere, giltzurrunak ostera. Txiripa triste, baina Lukaxek ez zuen lortu bereganatzea ezta milimetro bat ere. Oso normala omen kriaderotan, haztegietan esan nahi baita, erositakoen artean giltzurrunetako gaixotasunak izatea. Anton albaiteroak bere laguna malkotan ikusi ahal izan zuen ostera, ezin begietako tristura gainditu. Jarraituko laster.