Lau biloba ditut. Zaharrenak 11 urte, laster 12. Noa du izena. Oporretan ipuin bat idatzi nahi du eskolan aurkezteko gelako lehiaketatxo batean. Laguntzatxoa eskatu dit, eta eskaini diot. Bere hamaika urterekin Noak ipuintxo hau idatzi du. “Denak oso urduri zeuden, astebete barru, gimnasia erritmikoko lehen lehiaketa izango genuen Londresen, andereñoa Londresekoa da eta. Pentsatzen dut nire bizitzako gauzarik inportanteenetakoa dela. 13 urte ditut, Noa dut izena eta balet egiten dut. Balet egiten zuen nire amak, Leire du izena. Ama oso guapa da eta 40 urte ditu.

Balet egiten zuen ere nira amonak ere, Patrizia du izena, pixkat xaharrita da, 65 urte ditu gutxi gora behera. Amonak, amak eta nik (eta nire ahizpa gazteak ere: Natale du izena) balet egin dugu akademia berean. Egun horretarako den dena, guzti guztia prestatu genuen, hobeto esan, arropa, materiala, hegazkineko pasaportea, maleta, jantziak, koaderno bat, boligrafo batzuk eta bi liburu irakurtzeko aspertuta nagoenean irakurtzeko. Oso pozik nengoen, ilusio handia nuen. Pentsatzen nuen inportantea nintzela. Urduri nengoen. Lotan nengoela askotan esnatzen nintzen ametsetan.

Baina bi problema sortu zaizkit, eta negar asko egin nuen. 1-Kaletik nindoala aitona Joxerekin, Amona Patriziarekin, Amatxo Leirerekin eta Natale nire ahizpa txikiarekin bizikleta batek txoke egin zuen gurekin. Amonak ez zuen minik hartu, Natalek ere ez, ezta amatxok ere. Baina aitona Joxek min handia hartu zuen eta ospitalera eramen zuten. Ni, urruti samar nengoen eta ez nuen minik hartu, baina negar egin nuen aitona anbulantziako kamilan sartu zutenean ikusten. 2-Beste aldetik konturatu ginen beste talde bat, gurekin enpatatuta zeudenak, oso talde ona zen eta aspaldi ari ginen lehian biak agian tranpatxo batzuk egiten ari zirela gure kontra. Gure zapatilak, batzuetan, ximurtuak eta zapalduak eta zikinduak azaltzen ziren. Guk erabiltzen genituen baloiak desinflatuak. Toallak eta jantzia bustita eta komunetan sartuak. Irrist egiten genuen.