Nik ez nuen ikusi baina Espainiako egunkarietan irakurri nuen albistea. Ayuso mamala aulkitik altxatu omen zen presidenteen konferentziaren giro horretan, Imanol Pradales lehendakariak bere hitzaldia euskaraz hasi zuenean. Emakumea bakarrik joan zen, beste erkidegoetako presidenteetako batek ere ez baitzion jarraitu. Tamainako boikota euskarari egiteagatik harro egongo da, gero! Euskararekin eta katalanerarekin egin zuen, ez ostera, galiziera edo bablea aretoan entzun zirenean.

Egia esan ez dakit zertarako joan zen bilkurara. Beno, bai, betiko ultraeskuindarren beroa jasotzeko eta performence horren bidez beren botoa ere poltsikoan sartzeko. Hala egiten baitu beti, jarraitzaile zoro mordo bat du emakumeak atzetik, eta horiei baino ez zaie mintzatzen, faxismo arrosatik. Horiek entzun nahi dutena buruz ikasita dauka, eta hala gozatzen die belarria, koherentziaz hustutako ele infekziosoak esanez. Ayusok destainaz eginiko keinu gruteskoaren atzean, bere espainolkeria ulertzeko modu kolorebakarrekoa eta intolerantea dago, bere mentalitatea ez darabilena ukatu eta baztertzen duena, hizkuntza hegemonikoaren botere absolutuan oinarritzen dena. Eusko Jaurlaritzak euskararekin, euskaldunokin, lehendakariarekin eta euskal herriarekin Madrilgo presidenteak erakutsitako errespetu falta onartezintzat jo du. Horren ostean, aste honetan, Jauzia gara ekimena ezagutu dugu, Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra ekarriko duena 2027rako, euskara biziberritzeko ahalegin horretan ezarriko diren oinarri eta printzipioak zehazteko. Euskararen egoeran jauzia aurrera emango badugu euskarazko kulturarekin estuki loturik etorri beharko da.

Ezin ditut imajinatu herri ekimenez sorturiko kulturgune eta espazio kulturalak diruz babestu gabe hilik. Non haizatuko da euskara, hizkuntza horretan artea eta kultura ez baditugu? Eta hemen makro-jaialdiak, makro-ikusgarriak, eta makrokeriak sustatzen diren bitartean, BIRA bezalako kulturguneak itota daude, euskarazko ekimenak sortzeko diru-laguntzarik jasotzen ez dutelako. Agian destainaz