Baso-suteak konstante bat izan dira garaien hasieratik, klimatologiak bere arau propioak ditu, aldagaiak eta zikloak, izpiak tximistak dira lehen ekaitzetik eta sua aurkitu eta lehen txinparta piztu zuen hominido primitiboak, aurretik eta ondoren bat markatu zuen. Gero beste berri batzuk etorri ziren, guztiak izendatzaile komun eztabaidaezin batekin: gizakiaren eskua.

Ez naiz ari soilik arriskua zirikatuz edo metxa piztuz suteak eragiten dituztenez, baita lurralde jakin batean edo guztionean, gobernu- eta administrazio-bete beharrak dituztenei buruz ari naiz ere, non ingurumenaren arloko prebentzio-, babes- eta ekintza-politiken kudeaketaren arduradun zuzenak diren, haren erantzukizuna prostituituz, eskaintzailerik onenari salduz edo boto eskukada bategatik aldatuz. Eta karguan mantentzen dira lasaitasun osoz, zigorrik gabeki: behin boterea ukituz gero, lankide mordo bati leku egiten diote, behatzezko izendaturik, jakina, eta, denak kontten, kobratzera. Garrantzitsua zein ezinbestekoa denarentzat dirua iristen ez bada, bost axola!, iritsi dadila geurera. Egoera hondamenezkoa bihurtzen bada, tira, Alderdiaren babesa jasotzeko prest eta listo!

Ez du urtebete egin DANAren izugarrikeriatik eta hor bertan gaude oraindik: politikari txiolariak edota oporrak eta pribatutasuna aldarrikatzen. Haien duintasuna erretzen ari da babestu behar zituzten mendiak irensten dituen suaren jatuntasun berberarekin, hau lotsa… Bitartean, suhiltzaileak, armadako agenteak, Babes Zibilekoak, Gurutze Gorriko boluntarioak, edozein motatako teknikariak eta oinezko funtzionarioak behar diren tokian daude. Infernuan, etenik gabe, inoiz ez amore emanez, zelako bizi-ikasgaia: lan ta lan ta lan, profesionaltasuna, hurbiltasuna, kemena, konfidantza eta gizatasuna. Eta kaos honen arduradunak non daude, zertan dabiltza? Nahiago nuke haien etorkizun politikoa egindako kudeaketa negargarriarekin paraleloan joango balitz, baina ez da horrela izango.

Sute itzalezinak omen daude mendietan. Bulegoetan ere. Etorkizun iluna.