Bibratzen duen jendea gustatzen zait, ez dena bultzatu behar, ez zaiona esan behar ekiteko, baizik eta badakiena zer egin behar eta egiten duena. Bere ametsak lantzen dituena, amets horiek errealitateaz jabetzen direnak. Bere ekintzen ondorioak bere gain hartzeko gaitasuna dena.

Amets baten atzetik joateko ziurgabetasuna arriskuan jartzen duena, zentzuzko aholkuei ihes eginaz. Bere jendearekin eta buruarekin zuzena den jendea gustatzen zait. Egun berria eskertzen duen jendea, bere bizitzan dauden gauza onak eskertzen dituena, ordu oro bere onena emanez gogo onez bizi dena, bizirik egoteagatik eskertuta, irribarreak oparitu ahal izateagatik, bere eskuak eskaini ahal izateagatik eta ordainetan ezer espero gabe eskuzabal laguntzeagatik.

Nire burua era eraikitzailean eta aurrez aurre kritikatzeko gai den jendea gustatzen zait. Justiziaren zentzua duen jendea. Horiei lagunak deitzen diet. Pozaren eta predikuaren garrantziaz dakien jendea gustatzen zait. Txantxen bidez bizitza umorez ulertzen irakasten diguna. Inoiz gelditzen ez dena. Bere energiarekin kutsatzen duena. Jende zintzoa eta leiala, helburuak eta ideiak lortu behar direnean hutsik egiten ez duena. Irizpideduna, huts egin zuena onartzeaz lotsatzen ez dena. Akatsak onartzean berriro ez egiten saiatzen dena. Ezbeharren aurka borrokatzen dena. Konponbide bila dabilena. Barnean pentsatzen eta hausnartzen duena hurkoak baloratuz. Epaitzen ez duena.

Zeren gizakiaren akatsik handiena bihotzetik ateratzen ez dena burutik ateratzen saiatzea dela ulertzeko gai dena. Sentsibilitatea, ausardia, elkartasuna, ontasuna, errespetua, lasaitasuna, balioak, alaitasuna, umiltasuna, fedea, zoriona, ukimena, konfiantza, itxaropena, esker ona, jakinduria, ametsak, damua eta maitasuna besteentzat eta norberarentzat, funtsezkoak dira “jendea” deitzeko. Horrelakoekin, neure bizitza osorako konpromisoa hartzen dut. Ondoan edukitzeagatik, ordaindutzat jotzen baitut neure burua. Jendea. Gustatzen zait. Betikoa, betirakoa. Mario Benedetti.