Irailan gaude dagoeneko. Hola, bat batean, nolabait esateko, udara ofizialki bukatu da. Atzean geratu dira herriko jai ezberdinak, hondartza, txangoak, mendi-bueltak, lagunen arteko bazkariak, afariak, azokak, Aste Nagusiak, berbenak, bidaiak eta ere, asetu arte errepikatu digutenez, oroimena izan zenetik izan den bero-boladarik luzeenetakoa. Eta gure lurraldeak onik atera badira ere, ezin dugu alde batera utzi sarritan gozatu ahal izan ditugun espazio naturaletan suak eragin dituen sufrimendua eta desolazioa, orain suntsituta baitaude. Zorionez, azken sute suntsitzaileak itzaliak edo kontrolpean daude jada. Lerro hauetatik nere errekonoizimendurik zintzoena laguntza lanetan eta sua itzaltzeko erne eta tinko egon diren guztiei eta, aldi berean, ene mespretxua beren mailan egoten nahi edota jakin izan ez duten politikariei, Izan ere, suaren aurkako borrokan larrua utzi dutenak, langabeziaren zerrendara edo gaizki tratatutako funtzionario-lanpostura itzultzen baitira, lurralde-agintariek, krokodilo-malkoak negar eginez, alderdiaren baldintzarik gabeko babespean, poltronari torlojututa mantentzen diren bitartean aurreko haustekudeak begira. Alderantzizko mundua...

Ba bai, irailean gaude. Aproposako garaia non, egutegia eskura, makineria politikoak berriro martxan jartzen den, inertzia hutsaz akaso. Espainiako bi alderdi nagusiak su-etenerako aukerarik gabe haien arteko konfrontazio hutsala jarraitzera bultzatzen dituen inertzia berberak, hain zuzen. Antipolitika... Beraz, galde diezaiegun bioi, norantz zoazte?, zein helbururekin?, noren onurarako?, interes orokorra, guztiona, non kokatzen duzue? Egia esan, ez dut erantzunik espero, PSOEk zein PPk helburu berbera baitute: Espainiako eguneroko politikaren kontakizunaren kontrola hartzea, gehiegikeriaz eta gezurrez josita egon arren.

Euskaldunok itxi gabeko gatazka politikoak ditugu Madrilen oraindik. Panorama politiko orokorra ikusita, ez dugu ura bareetan nabigatuko. Dena den, portura iritsiko gara. Gutxi falta.