Bat egiten dut, nola ez, Gazako sarraskiaren amaierak eta familiengana bahituen eta presoen itzulerak orokortutako pozarekin. Azken egunotan gazatarrek lo egin ahal izan badute bonben konpainia hilgarririk gabe, senidek eta lagunek berriro elkartu ahal izan badira miseria eta hondakinez inguratuta ere, Israelgo familiek bahitutako seme-alabak, gurasoak edo anai-arrebak besarkatu ahal izan badituzte, zera, gaur itxaropen izpi bat begiztatzen bada, ongi etorriak su-etena eta deituriko bake akordioa. Ea irauten duten, bai akordioa bai bakea...

Ez baitugu ahaztu behar norbait, gaur, sinatutako akordioaren ikusteke meritua esklusiboki bere gain hartzen ari dela, lehen unetik gazatiarren pairatutako hiltzarrea mesedetu, berotu eta justifikatu duen tipo berak, orain egunsenti berri baten (sic) etorrera iragarriz: Donald Trump. Zibil errugabekoak hiltzeko makinaren azeleragailutik oina noiz altxatu erabakitzeko ahalmena beretzat hartu duena eta gero Bakearen Nobel Saria beretzat eskatzea aliantzen sare zital bat ehunduz. Horra hor haren bermatzailen zerrenda, Netanyahu genozida den buru duela, bereizi gabeko sarraski baten 70.000 biktimaren hilobiaren gainean dantzatzen ari denok, hau jendaila… Gizatiarki erreparazio justua ezinezkoa dela ustet, dena den nere buruari galdetzen diot ea biktimekiko gutxieneko kontsiderazio bat espero dezakegun. Ba erabakia noren esku dagona ikusita... Inork ez die bizitzara itzuliko, egia, baina has gintezke bi urtez eskolak, errefuxiatu-eremuak eta ospitaleak bonbardatu edota umeak gosez erahil dutenei atsegin ez ematearekin. Eta are gutxiago, Donald Trumpen neurrira diseinatutako ikuskizun batean parte hartzea eta haren fantoche keinu jasanezinak txalotzea.

Ez naiz batere baikorra, itxaropena galtzen ez dudan arren. Kontraesan bat bere baitan, badakit, baina askoz ere koherente eta zintzoagoa diruaz eta harrokeriaz usteldutako handiki baten ipurdi laranjari musu emateko prest dauden munduko goi-mailako agintari hoiena baino. Eta ez dira gutxi.