Ziur nago guztiok baditugula lagun onak. zeinekin denetarik hitz egin edo sutsuki eztabaidatu ahal izateko. Testuinguru honetan, politika, sentzu zabalean harturik, pastelaren ginga da, ze bizi ditugun garai eroturik hauetan, modu batera edo bestera, zuzenean edo zeharka, bere gain dena hartzen baitu. Tira, ez zen hori azpimarratu nahi nuena, zein terapeutikoa den lagunen artean mintzatzea eta iritziak konfrontatzea, politikaz eztabaidatuz, baizik. Eta ikuspegi desberdinetatik abiatzen denean, erronka egiten dizun solaskide batekin, haren parekotzat hartzen zaitu baina inoiz ez du amore ematen, funtsezkoa ez dena erlatibizatzen ikasten dugu benetako garrantzitsoa indartuz: gure konbikzio propioak. Nik badut nire lagun Enrique, La Islako cadiztarra, idazlea eta poeta, bere garaian irakaslea eta beti iritzi-artikulugilea, ezagutzen dudan pertsonarik begirunetsu- eta kultuenetako bat. Baina ere oso-oso burugogorra. Berak aitortzen duenez, “ur azpian ere eztabaidatzeko gai naiz”, baita ni ere, beraz, biak pozik. Ez dakit zenbat alditan eztabaidatu dugun, adibidez, Espainiaren haustura hipotetikoari buruz, Enriqueren arabera, ziuraski ipar-periferiako menperaezinen eskutik etorriko litzatekeela -hau da, Euskadi eta Katalunia- nire aldetik erreplika errazeko zerbait: espainiarren Espainia -zeinen mila aldiz birjositako josturak gaur ia ez diren eusten- hausten bada, bere zentralitatetik bertatik izango dela. Horra hor monarkiaren eskandaluak, PPk zein PSOEk sortutako ustelkeria sistemikoa, epaitegitan ibilbide berdina eta aitzaki berberak, batak eta besteak politika ohiuka kudeatuz. Eta bitartean, Sanchezek eta Feijook txapla-txapla eginez lokatz-putzu berean, gustura, frenetikoki. Zelako tropa...
Ba duela egun batzuk esan zidan Enriquek: “Triste sentitzen naiz, lotsatuta. Espainiar gisa ez dut merezi, benetan haserre nago”. Arrazoiak ez zaizkio falta, ezta gainerako espainiar zintzoei ere. Haien Espainiako egonkortasun instituzionala, pitzatzen ari ote da? Guztien begibistan?