Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Elena Etxegoyen

Euskara gara!

Todas las imágenes de la 24 KorrikaAEK

33

Nabarmen, zalantzarik ez: Europako hizkuntza bizi zaharrena euskara da. Beste edozeineren antzik ez izatea anekdota bat besterik ez litzateke, ez balitz bere balio linguistikoak parekorik ez duelako. Bere benetakotasun propioa eta mendeetan zehar izandako bere historioaren gorabeherak gainditu egiten ditu euskarak. Koldo Mitxelenak zioenez, euskarak gordetzen duen benetako misterioa ez da bere jatorriarena baizik eta gaur egun arte iraunaraztea. Nola azaldu ba, euskera herri gisa dugun nortasuna eusten duen eta komunitate egiten gaituen ziurtasunetik ez bada… Horixe sentitzen dut euskara bere burua aldarrikatzeko kalera ateratzen den bakoitzean: euskaldunen hizkuntza da, gure aurretik izan zirenena, gure ondorengoena.

Egi ukoezin hori primeran laburbiltzen du aurtengo Korrikaren leloak: euskara gara. Atharratzetik Bilbora, matxoaren 19tik 29ra, Euskal Herria alderik alde zeharkatuz, 11 egun eta 10 gauez gelditu gabe, kilometroz kilometro, adin eta izaera guztietako milaka partetzaile Korrika izango gara, tinkotasuna- eta ahalduntzearen adibide bikaina eta, aldi berean, euskararen aldeko lehia eta zeregin ororen errealitate komun baten adierazgarria ere. Euskara Euskadiko hizkuntza ofizialetako bat da, baita Euskal Herriko beste esparru batzutakoa ere, baina oinarrizko eskubide hau erabiltzea gure eguneroko bizitzan, euskaraz bizitzeko askatasun hutsa ere, eszenatoki anitzetan oztopo-ibilbide bat da oraindik. Eta eremu publikoan, euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin bakoitzak erresistentzia ugari topo egiten du. Beraz, gainditu gabeko oztopoen iraunkortasunak guztion ahalegina eskatzen du, jakina, baina bereziki erakundeen inplikazio zuzen eta irmoa eta ondorengo ekintzak.

Gaur, martxoak 24a, ondoko Hendaiatik Irunen sartu da 24. Korrika. Lan-bidean nengoenean, lagunek 1311 kilometroaren lekukoa hartu dute 04:50 ordu txikitan, Bidasoako itsasadarreko Faisanes irla -gure Konpantzia- historikoaren parean. Hau harrotasuna, hau emozioa, hau garen testigantza… Euskara gara!