Ziur nago datorren asteburuan Aita Santuaren etorrera iragarrita egoteak su-eten bat ekarriko duela Espainiako politikak libratzen duen gerra fratrizidan. Joan den astean Vatikanoa ikustatu zuen Sanchez presidenteak, aita santuaren testuingurua lotsa gutxiko tribuna bihurtuz, haren alderdia eta gobernua buru-belarri sarturik dauden iskanbilari buruzko bistakoa diren aitzakia zaharrak zabaltzeko. Eta atzo, hor bertan, pressing-catch moduko markaketa batean, auskalo Sanchezi edo Feijóori berari, agertu zen ere Isabel Ayuso, nahita otzana, neurritasuna, doinu goxoa eta Aita Santua bera ahaztuz patrio-txokora itzuli bezain laster. Eta bitartean, VOX-ren lider ultra Gotzain-Konferentziaren presidentearekin batera ikustarazten da, zeinari jo ta ke erasotzen ari zion Espainiako Elizaren etorkinen erregularizazioaren aldeko eta lehentasun nazionalaren aurkako jarreragatik. Eguzkia nora zapiak hara, nabarmen…
Hain argi ez daukadana zera da, hiruretako norbaitek Papa Leon XIV-ren lehen entziklika irakurri duenik, zita pila, ganora gutxi, gogu gutxiago. Baina Prevost Aita Santuak adibidearekin predika egiten du: bere keinu eta adierazpen publiko bakoitzean, herrien arteko anaitasuna eta justizia eskatzen eta etorkinak defendatzen ditu, Gaza, Ukraina edo Irango gerren aurkakoa da, eta botere teknologikoaren, handiki handien eta Adimen Artifizialaren arriskuez ozenki ohartarazten du, giza-duintasuna errespetatze, babeste eta finkatzearen orduan. Eta Trump, Nethayahu edo Putinen aurka zuzenean aurre egin gabe, soilik ‘gerrarik ez’ aldarrikatuz argi et garbi egiten du. Beraz, badirudi egungo Aita Santuak apustu garbia egiten duela Elizaren doktrina sozialaren oinarriak berriro astintzeko.
Leon XIII-ren Rerum Novarum entziklikak funtsezko mugimendu sozial eta politiko bat sortu zuen mende ta piko baten zehar, 130 urte pasata, ikusteko dago zer ekartzeke daukan kontrolik gabeko mundu honetan ordena eta justizia birkokatzen saiatzen den Leon XIV-ren Magnifica humanitas. Su-etenik al dago?