Batzuek diote memoria norberak zerbait orraztuta eta goxoki hautatua dela, altxor polit baten gisa antza. Batzuek batzuetan diote gogoeta txar guztia ahazten dugula, ona eta atsegina bakarrik eta soilik gogorazteko. Tira. Beste batzuek diote oroimena gertaera batzuen beste interpretazio bat dela soil soilik. Eta ez, ez da hain erraza kuestio hau. Ez da hain erraza, ez. Ez behintzat larria, desatsegina, latza eta ankerra denean, ez, gaiztoa eta tristea denean. Malkoak sortzen dituen egoera denean. Historiaren hain zati garrantzitsua da memoria. Eta ez, ez, nireaz bakarrik hitz egiten dut, bai, zureaz baizik, ezta ere, gureaz agian? Ia denaz, guztiaz, oroitzen naiz. Ez dut ahaleginik egin behar, dena, guztia gogoan daukat, eta bihotzean ere. Asko eta gogor. Agian inoiz nahi izan ez dudalako ahaztu. Zeren ez litzateke bidezkoa. Dena ahaztuko banu, memorian dena ezabatuko banu, isilunea, denak, guztiak hilak lirateke. Ahaztuko banu, ahaztuko banitu, erabat hilko lirateke, hilko nituzke. Hilko nintzateke. Eta ahaztuko banu, ahaztuko banitu, desagertuko lirateke, ni neu ere desagertuko nintzateke. Deuseztatu.
Horregatik, beraiengatik, niregatik, zuregatik, zuengatik, gauza guztiengatik gogoratu nahi dut. Zeren memoriaren, zeren oroimenaren eta memoriaren etsaia, bai oroimenaren eta memoriaren etsai madarikatua ez da denbora, ez da zahartzea, isiltasuna baizik. Baizik. Oroimena eta memoria ez atzoko zerbait, ez da gaurko zerbait, biharko zerbait baizik. Zeren atzoko oroimena, atzoko memoria da etorkizunerako txerto egokiena nahi ez duguna ez izateko eta egin nahi ez duguna ez egiteko. Memoria, oroimena, geure kotxeko ispilu retrobiseroak dira, atzerako ispiluak esan nahi baita, nondik gatozen jakin dezagun, eta aurrera egiten dugunean kontu handia izan dezagun kotxeko errepideko mugimenduak ez gaitzan arriskutan jarri, kotxeak ez dezan talka egin beste autoren batekin.
Aurrera begira kontuz, atzean geratzen dena han gera dadin, ahaztu gabe, kontutan izanik. Zaindu memoria.