Hemen, Euskal Herritarron identitatea eta interesak defendatzeko bi estatu proiektu dabiltza deman:
Batzuek, 1200 eta 1512ko inbasio bortitzek ematen dien legalitatea dela medio, ez dute beharrik ikusten Estatutua betetzeko, Konstituzioaren 8. artikulua ezabatzeko, herri honen berezko den hizkun-tzan derrigorrean aritzeko, bertakoen erabakimena errespetatzeko..., demokrata baino gehiago garaile sentitzen dira, "domuit bascones"; hortaz, etengabe mintza-tzen dira besteek betebeharreko baldintzaz, ezeren truk, irabazleak duen ahalmena baliatuz eta indarkeria erabiliz.
Beste batzuek, ordea, inbadituak izan aurreko legitimitatea aldarrikatuz edota herritar gehiengoaren nahi hori dela argudiatuz Europako joko zelaian estatu propioarekin jokatzeko bitartekoak exigitzen jarraitzen dute, demokratikoki, garaituak sentitzen ez diren seinale; horregatik, ez dute nagusi berriaren joko arauak onartzeko beharrik ikusten, ez dira sentitzen mendeko. Etengabe entzuten dute inbaditzaileen estatuan parte hartzeko betebeharreko baldintzak, ezeren truk. Ezeren truk bada, emateko prest ez badaude, zer eskatzen ari dira?