Síguenos en redes sociales:

Garazi aske nahi dugu!

Aulki bat dugu hutsik ikasgelan.

Garazi Autorren izena darama.

Egunero bezala arratsaldeko saioan espero genuen gaur ere, Arrosadiako kanpusean, NUPeko Haur Hezkuntzako Graduan. Baina gaurko honetan Garaziri ez diote etortzen utzi. Eraman egin dute, eraman egin digute.

Ozen salatu nahi dugu Garaziren atxiloketa. Salatu, modu bortitzean eta gauaren babesean, beste behin, gazteriaren aurka egin duten operazio poliziala.

Salatu halaber, inkomunikazioa, eta honek berekin dakarren tortura arriskua. Une honetan ez daukagu Garaziren egoeraren inguruko inolako berririk eta horrek egonezin handia eragiten digu, orain hilabete kartzelaratu zituzten gazteek jasan zituzten tratu txarrak aintzat harturik.

Garazi aske nahi dugu gure artean.

Etorkizuneko belaunaldien gidaritzan ezinbesteko zaitugulako.

Gure elkartasunik beroena Garaziren senide eta lagunei, eutsi gogor!