Melillan gertatu denari buruz ia ia dena esanda egon arren, gogoeta txiki bat erantsi nahi diot. Arestian, egunkariko artikulu batean irakurri nuenez, Espainiako itsasontzi batetik, arraun batekin, pertsonak bizirik edo hilak Espainiako uretatik Marokoko uretara bultzatu zirela: Handik hamar egunetara, Espainiako barne ministroak zioenez " ezbehar honetan Espainiari ezin zaio ezer leporatu, hildako guztiak Marokoko uretan baitzeuden. Adituen esanetan, immigrazio arazoa konpontzea erraza ez den arren, herrialde aberatsek herrialde pobreei garatzeko politikekin lagundu behar die.

Espainiako barne ministroa adituen iritziarekin, zoritxarrez, bat ez datorrenez , lehenbailehen, nola edo hala, hildakoa gainetik kendu nahi zuen. Jarrera honekin, akaso, ezbehar hau ahaztea lortuko du, baina, behar diren baliabideak laster jartzen ez badira, beste ezbehar batzuk ikusiko ditugu. Gainera tamainako ezbehar baten aurrean halako erabakiak hartzen dituzten politikariak niretzat, behintzat, ez dira batere fidagarriak.