Felix Azuaren behialako el diccionario de las artes leitu ez duenak, berak jakinen du zergatik, baina niri, Urbeltzek asmatu dizkigun marabilla guziak baino zentzagarriago iruditzen zait Ciudad sarreran esandako pasarte ttiki hauxe huts hutsik: “Y es precisamente la danza llamada choros lo que está en el origen mismo de las ciudades occidentales. Pues para la fundación de una ciudad occidental deben seguirse los siguentes pasos: primero se determina el lugar de la danza, se separa un espacio sobre el que los danzantes van a urdir el significado sagrado del lugar”. Begira ongi, mairu-kristauen dan-tza klasikoaren hondarkia baino ez den Dantzari dantza Durango aldekoak zer dioen: “dantzan ikasi gura dabena, Berroetara beyoa”. Goizuetako 1535 aldean Iheragako sorora edo Leitzakoa Azkueko zelaira bezalaxe, handik zubiz honuzko pasaeran herriko plaza bere izatean dantzarekin diziplinatzeko.Gero Sortalde eta Sartaldeko usarioak elkar edertzen duteneko hiri-tzat Venezia edo Granada izendatzen ditu, eta honela bukatzen: “Es una prueba más de que el rio de lo bello tiene una doble fuente y nace tanto si el fluido mana por el caño del bien como si mana por el caño del mal. Mucha es la fuerza de lo bello, que llega a fundir a Satanás con Jesucristo, ni que sea un instante”. Eta bukatzen du esanez hiria arte kontzeptutzat aurrena sortu zuena San Joan izan zela. Eta horra miraria: zergatik ote dabiltza gure dantza tradizional guziak oraindik San Joanen inguruan. Atxaga saiatu da ezinezko hiri baten eraikuntzan. Urbeltz ere hor dabil dantzen guru bihurturik. Baina nik aski dut Lei-tzako ezpata dantzari horien koreografia Euskal Herriko edozein ebentotan ikustea, gurean, aspaldi haundian, ez hiri ez dantzari, gelditu ginela ikusteko. Pena ematen baitidate jende artean galdurik eta nora ezean beren buruaren inguruan buelta eta buelta sinbolo faliko baino besterik ez den hanka goratze perfekto horretan zentratuak besterik ikusten ez ditudanean, bai mutil bai neska, edozein kanta afari, edo kultur bazkaritan mahai tarte guziak barrena noraezean galduak.Pena ematen baitu, arte (eder?) guziak lur jo duenean, oraindik sekulan baino ederrago garela erakutsi nahian ibili behar tristeak, espektakulu zentzugabea beste makulutik ez dugula. Nik ederkeria antzuon sendabelar gisa, Fiestas, costumbres? Fernando Maiora ikerle artaxoar finaren azken liburu xoragarria gomenda-tzen dizut, gure dantzei buruzko mila datu xalo berri berritik ikusi, eta gure ohiturak nola izan ziren ikas dezazun, aurrez aipatu dantza ofizialez gainera, batez ere maiatzeko arbolaren edo suaren inguruan burutzen ziren lekaio eta soka dantza ugariak. Baita jokoak ere: al marro, ble, bochas, barra, taba, pelota, pelota gruesa, sobre cuerda... Irakur eta goza, eta zabal munduan nafar poza.