Arantza da Nafarroako herri politenetariko bat, Bortzirietan kokatuta, Nafarroako iparraldeko zatian. Zoritxarrez, oraindik ere badago pertsona batzuk ez dakitenak herriaren izena Arantza dela, eta berari buruz hitz egiten duzunean esaten dizute... “aaah... ¡Aranaz!”. Bada ez, Arantza du izena.Arantza, bere kokapena dela-eta, oso aproposa da bai Mendieder bai Mendaur igotzeko, eta mendia oso gustuko dudanez, aspaldi ezagutzen ditudala bertako paraje ederrak. Handik ibiltzen nintzenean, mendia eta gero, beti hartzen nuen trago bat Arantzan. Herritarren artean, euskara zen erabiltzen zuten hizkuntza eta bisitaria hasieratik ohartzen zen horretaz. Ni, garai hartan, ez nuen ezta hitz bat egiten euskaraz. Sentitzen nintzen kanpotar bat bezala neure herrialdean.Duela urte batzuk, nire bizitzaren erabaki hoberena hartu nuen, euskara ikastea, eta orain duela hiru urte, AEKren udako barnetegi batera joan nintzen Arantzara. Arantzako aterpeak, aspaldi lan egiten du AEKrekin barnetegi hauek egiteko, eta herria da oso leku aproposa euskara ikasteko, herri bakarra ez den arren.Iaz, pandemiagatik, AEKk bertan behera utzi zituen antolatzen zituen ekitalde guztiak, baina hala ere, gure kabuz, lagun batzuekin Arantzako aterpera joan ginen egun batzuk pasatzera, lasaitasunaren bila, mendi batzuk igotzera, eta euskaraz bizitzera.Aurten berriro bueltatu naiz barnetegi batera Aterpera. Pandemiaren kontrako neurriak egon arren, hamabostaldi zoragarria pasa genuen. Barnetegiaren giroaz gain (hori beste istorio luze da), beti bezala herriaren eta batez ere herrikideen babesa sentitu genuen. Gure eskolak, txangoak eta tailerrez gain (aurten adibidez, bertako Itziarrek irakatsi zigun Arantzako zortzikoa), onen egiten diguna, Arantzako biztanleekin harremana da.Horregatik, bereziki Aterpeko Zugarramurdi anaientzat, baina orokorrean Arantzako herrikide guztientzat, zuen babesa, patzientzia, jatortasuna eta batez ere gure hizkuntzaren zaintza eta sustapena, zuei, Arantzako herritarrei, eskertu nahiko nizueke. Gora zuek.